HASIERA    EUSKALIT  ERABATEKO KALITATEA  ZERBITZUAK



SEIS SIGMA

Seis sigma enpresa industrialetako prozesu produktiboan ezartzeko bereziki eginda hobekuntza programa bat da. Bere ezarpena enpresako pertsona batek edo gehiagok programa osotzen duten tresna eta metodologiei buruzko hezkuntza jasotzearekin burutzen da, pertsona hauek bere ezarpenaren arduradunak izanik eta horretarako espezializaturiko kontsultoreen laguntza izanik.

Programa hau osotzen duten tresnak eta metodologiak azken bi hamarkadetan automozioaren sektorean erabiliak izan dira, nahiz eta beste sektoreetan ez hain ezagunak izan. AMFE (Okerren eta Efektuen Analisi Modala), kausa-efektu diagramak edo QFD (Quality Function Deployment) bezalako tresnak daude, zeinak ez dute oinarri matematiko baten beharrik. Ezartzeko euskarri estadistiko garrantzitsu bat behar duten SPC (Prozesuen Kontrol Estadistikoa) edo D.O.E. (Experimentuen diseinua) tresnak ere badaude eta guzti hau errezten duten programa informatikoak garatu direlarik.

Metodologia hauen ezarpenarekin produktu akatsdunen protzentaia murriztea eta ekoiztasuna hobetzea lortzen da batez ere. Ondorioz, PROZESUAK (5), EMAITZAK BEZEROETAN (6) eta EMAITZA GARRANTZITSUAK (9) irizpideetan eragina dute.

Erabateko Kalitateari eta Kudeaketan Bikaintasunari buruz zerbait gehiago jakin nahi izanez gero, PDF artxiboa jaitsi. (384KB) (Gaztelaniazko argitalpena)

Bere irakurketarako behar duzu Acrobat Reader.

Erabateko Kalitatearen Liburu Osoa (gazteleraz) eskuratu nahi baduzu, sakatu hemen.