HASIERA    EUSKALIT  ERABATEKO KALITATEA   ZERBITZUAK


5S Erraztatzaile Klub-a


5S Klub-eko orrialdera sarrera

5S Erraztatzaileen Klub-a 2003ko urtarrilean sortu zen, aurreko urteetan egin zen eredu gisako esperientzia baten ostean. Gaur egun sektore desberdinetako 20 erakundek osatzen dute Klub hau (industria eta zerbitzu arloko ETE-ak, osasun zentroak, hezkuntza zentroak, irabazi asmorik gabeko erakundeak...) eta kide berriei zabaldurik dago.

Bere XEDEA honakoa da:

Klubeko kideen artean elkarren arteko ikasketa bultzatu, esperientzien trukaketaren bitartez 5Sen ezarpenean eta garapenean aurrera egiteko eta ekoizpena zein lan eremuak hobetzeko metodologia izanik.

Zertan datza 5S Erraztatzaile Klub-a?

Erraztatzaileen Klub-ak honako jarduerak burutzen ditu:
  • Jardunaldi Teknikoak: Hauetan, 5Sak xehe landu dira, jardunaldi desberdinetan S bakoitzarekiko parte hartzaileen ikuspuntua aztertuz. Gainera, jardunaldietan 5S metodologiarekin erlazionaturiko beste gai batzuk jorratu dira ('lay-out', segurtasuna, etab.)
  • 5S Erraztatzaile klubeko kide diren enpresen arteko bisitak: Kide bakoitzak beste erakundeak bisitatzeko aukera dauka.
  • Erraztatzaileen arteko trukeak: Kideen arteko harreman oparoa bultzatu nahi izan dugu, 5Sez baino gehiago hitz egin dutelarik, beste motatako informazioa eta 'know-how'a trukatuz. Honetaz aparte, Web orrialde bat sortu da eta honetan elkartrukea egiteko hiru era desberdin agertzen dira:


  • - 5S Klub-eko datu basea: bilaketak egiteko interesgarriak diren erakunde, gai edota Klub-eko kide direnen 5S ezarpen esperientzietatik.

    - Foroak: 5Sekin zerikusia duten zalantzak, ideiak,…azaltzen dira.

    - 5S leihoa: aldizkarietako artikuluak, liburuak, interneteko albisteak… elkartrukatzen dira.

  • 5Sak ezarri dituzten Klubeko erakunde hoberenei aintzatespen ekitaldia, Kalitatearen Europar Astean zehar burututakoa.

Klub-ari buruzko informazio zehatzagoa eta bertan parte hartzeko baldintzei buruzkoa nahi izanez gero, hemen click egin.

Zure erakundeak 5S erraztatzaile klubeko kide izan nahi badu, hemen click egin eta izen-emate fitxa bete.

Edozein kontsulta egiteko jarri zaitez kontaktuan EUSKALITekin, (Uxue Bilbao).