











|
|
12 Erronkak
12 Erronkak (Los 12 Desafíos) erakundearen barnean zure lidergoa ebaluatzeko tresna berria da. Beste batzuekin alderatuta, ebaluazio zorrotzagoa eta objektiboagoa da, ebidentziatan oinarritzen delako, ez uste edo iritzietan.
Ezaugarri garrantzitsuenak:
- Lidergoa ebaluatzeko tresna erraza eta oso landua da.
- Identifikatutako hobekuntza arloak lehenetsi eta aurrera eramatea ahalbidetzen du.
- Ebaluazio pertsonala egiteko eta beste pertsona batzuk zu ebaluatzeko balio du, lidergoaren arloan erakundearen egoera ezagutzeko ere erabili daitekeelarik.
- Zure lidergoaren jardueran lagungarri izango diren erakunde bikainen praktika onak eskaintzen dizkizu.
- Erabateko Kalitatearekin erlazionatuta dauden Hitzen Glosa-bilduma aurkitu daiteke, tresnaren erabilpena erraztuz.
- 2003ko Bikaintasun Eredu berrian oinarrituta dago.
Word dokumentua (erderaz) jaitsi nahi izanez
hemen sakatu.
EUSKALITeko laguntzailea bazara, behar dituzun 12 Erronkak koadernotxoak eska ditzakezu dohan Eskabide Formularioa (gazteleraz) erabiliz.
Egin zaitez EUSKALITeko laguntzailea.
EUSKALITetik euskalit@euskalit.net helbide elektronikora Los 12 desafiós buruz izan dezakezun iritzi, iradokizun eta hobetzeko arloak bidaltzera animatzen zaitugu, beti ere tresna berri hau hobetzeko asmoz. Bestalde, tresna bete eta gero, zure ebaluazioan idatzitako ebidentziak helaraztea ere eskertuko genizueke, tresna berritzeko orduan erabiltzeko.
|