BIKAIN - Euskararen Kalitate Ziurtagiria

Ebaluazio-prozesu honek antza du enpresen kudeaketaren kalitatea ebaluatzeko erabili ohi den metodoarekin, baina nabarmen arinagoa da: funtsean, kanpoko talde ebaluatzaile batek zure enpresa ebaluatuko du, indar-guneak eta zer hobetuak identifikatuz. Horretarako aurrez helarazitako informazioa irakurriko du eta zure enpresa bisitatuko du. Ebaluazioa da, eta ez auditoria.

Hona hemen pauso nagusiak:

  • BIKAIN deialdiak finkatutako moduari jarraiki kanpo ebaluazioa eskatu.
  • Zure eskabidea onartua bada, Idazkaritza Teknikoa zurekin harremanetan jarriko da Aurre-txostena osatzeko. Txosten honek ebaluatzaileek zure enpresa ebaluatzeko jasoko duten oinarrizko informazioa bilduko du.
  • Koordinatzaileak, edota enpresak izendatzen duen ordezkariak, Euskalitek eta HPSk antolatutako prestakuntzara joan beharko du, nahitaez, eta ebaluatzaile aritzeko prestasuna ere azaldu beharko du.
  • BIKAIN kudeatzen duen Idazkaritza Teknikoak jakinaraziko dizu zein ebaluatzaile proposatzen duen zuen enpresa ebaluatzeko.
  • Izendatu diren ebaluatzaileekin ados egonez gero, talde ebaluatzailea goiz batez zure enpresara joango da ebaluazio-eguna zehaztu, agenda itxi, eta eskuratutako informazioa osatzera, hori beharrezkoa balitz. Idazkaritza Teknikoko kide bat bertan izango da.
  • Ebaluazio-eguna: talde ebaluatzaileak egun osoko bisita egingo du enpresara, agendan hitzartutako alderdiak aztertuz eta begiz jotako pertsonak elkarrizketatuz.
  • Enpresak ebaluatzaileek landutako ebaluazio-txostena jasoko du, lortu duen puntuazioa barne. Puntuazio hori behin-betikoa izango da.
  • Kontraste-bilera (aukeran). Enpresak nahi izanez gero, bilera egin ahal izango du ebaluatzaileekin txostenean adierazitako alderdien gaineko azalpen zabalagorik jasotzeko. Esan bezala txostenean emandako puntuazioa behin-betikoa da.
  • Ziurtagiria jasotzea, hala balegokio. BIKAIN Ziurtagiriaren marka egoki erabiltzeko eskuliburu bat helaraziko zaio enpresari

ITZULI

Ebaluatzaile klubeko kideen gunea

NA Zenbakia

Erakundeen gunea

IFZ

PASA HITZA