BIKAIN - Euskararen Kalitate Ziurtagiria

Ebaluatzailearen zeregin nagusia erakunde bat ebaluatzea da, taldea osatzen duten gainerako ebaluatzaileekin batera, eta Bikaineko ebaluazio-parametroei jarraiki.

Bikain ebaluazioa egiteko Ebaluatzaileen Kluba sortu da. Ebaluatzaile hauek berariazko prestakuntza-saioa egina izango dute, Euskaliten eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskutik, eta lan-jatorriz hauetako batekoak izan beharko dute:

  • Enpresetako koordinatzaileak/ordezkariak
  • Euskaliten Ebaluatzaile Klubeko kideak
  • Enpresetako euskara-planen teknikariak
  • Euskara-teknikariak

Helburua Ebaluatzaile Klub zabala eratzea da, lan-jatorri askotariko kideez osatua. Izan ere, azken helburua euskararen erabileraren aldeko praktika onak konpartitu eta zabaltzea da, horretarako lan-sare bat sortuz.

 

Hori horrela, ebaluazio-taldeak 3-4 pertsonek osatuko dute gehienetan, lan-jatorri eta ibilbide desberdinetakoak, horietako bat talde-buru izango delarik.

 

Izena eman aurretik, komeni da Erreferentzia Gida  agiria irakurria izatea, baita aurtengo kronogramaren berri izatea ere.

ITZULI

Ebaluatzaile klubeko kideen gunea

NA Zenbakia

Erakundeen gunea

IFZ

PASA HITZA