Datozen asteetan 2012ko Bikain Kronograma finkatu eta webgunean argitaratuko dugu. Dokumentu horretan aurkituko dituzu aurtengo data garrantzitsuenak (ebaluazioa eskatzeko edota Bikain prestakuntza jasotzeko).
Bitartean, webgune honetan dituzu Bikain ezagutzeko eta zure erakundearen autodiagnostikoa egiteko tresna batzuk.
2012an Bikain ebaluazioa eskatu edota ebaluatzaile izateko prestakuntza jaso nahi baduzu, esan, lagunduko dizugu.
Azaroaren 30ean egin da 2011ko Bikain Ziurtagiriak emateko ekitaldi publikoa, Bilboko Guggenheim Museoan (ekitaldiko argazkiak ikusi eta jaisteko egin klik goiko irudien gainean).
19 enpresa eta erakundek beste horrenbeste Bikain ziurtagiri jaso zituzten, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren, Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordearen, eta Nuria López de Guereñu, CONFEBASKeko idazkari nagusiaren eskuetatik.
Aurten ebaluazioetan parte hartu duten 86 ebaluatzaileak ere aitortuak izan dira, egindako lan finagatik.
Guztira uneotan 93 erakundek dute Bikain ziurtagiria. Zorionak guztioi!
Copyright © 2010 Politikarako Sailburuordetza. Eskubide guztiak gordeta Uvedoble Studio, S.L. -k eginda