|
|
|
|
| Hizkuntza: EU / es
|
|
|
| > EBALUATZAILE IZATEKO > Azalpena
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Ebaluatzailearen zeregin nagusia erakunde bat ebaluatzea da, taldea osatzen duten gainerako ebaluatzaileekin batera, eta Bikaineko ebaluazio-parametroei jarraiki.
Bikain ebaluazioa egiteko Ebaluatzaileen Kluba sortu da. Ebaluatzaile hauek berariazko prestakuntza-saioa egina izango dute, Euskaliten eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskutik, eta lan-jatorriz hauetako batekoak izan beharko dute:
- Enpresetako koordinatzaileak/ordezkariak
- Euskaliten Ebaluatzaile Klubeko kideak
- Enpresetako euskara-planen teknikariak
- Euskara-teknikariak
Helburua Ebaluatzaile Klub zabala eratzea da, lan-jatorri askotariko kideez osatua. Izan ere, azken helburua euskararen erabileraren aldeko praktika onak konpartitu eta zabaltzea da, horretarako lan-sare bat sortuz.
Hori horrela, ebaluazio-taldeak 3-4 pertsonek osatuko dute gehienetan, lan-jatorri eta ibilbide desberdinetakoak, horietako bat talde-buru izango delarik.
Izena eman aurretik, komeni da Erreferentzia Gida agiria irakurria izatea, baita aurtengo kronogramaren berri izatea ere. |
|
|
|