Q-Epea
EFQM Eredua eta Hobekuntzarako Metodologiak Kudeatzeko moduak hobetzea eta emaitza hobeak lortzea baimentzen duten metodologia eta tresna ugari existitzen dira. Batzuk bereziak eta erakunde mota jakin batzuetan soilik ezargarriak dira eta beste batzu unibertsalak dira. Eraberean esan dezakegu, orokorrean, metodologia hauek praktikatzerakoan Bikaintasunaren EFQM Ereduaren 9 irizpideetatik batez ere batzuk indartzen ditugula, beste irizpideetan neurri txikiagoan eragiten badute ere. Modu honetan, Hobetzeko metodologiek: - Lidergoa indartzen dute (1. Irizpidea) liderrak jokatu behar duten paperean eragiten dutelako, hauen konpromisoak eta lana aldatuz. - Plan baten formalizazio-gradu baten beharra dute burutzeko eta erakundearen helburu estrategikoen zerbitzura egon behar dira. Horrela Politika eta estrategian eragiten dute (2. Irizpidea) - Pertsonetan eragiten dute (3. Irizpidea) eta hauen jarrera, gaitasun eta jokaeretan aldaketak sartzen dituzte. - Mota bateko edo besteko baliabideen probetxamendu hobea ahalbidetzen dute (4. Irizpidea). - Prozesu batzuen efikazia eta efizientzia handitzen dituzte (5. Irizpidea) - Bezeroetan emandako emaitzak hobetzen dituzte (6. Irizpidea), pertsonak (7.irizpidea) eta gizartea (8. Irizpidea) eta, orokorrean, emaitza garrantzitsuetan ere eragina dute (9. Irizpidea) Ondoren, gehiegi ez sakondu nahian, existitzen diren metodologia ugarietatik batzuk eta beraien ezarpenak Ereduaren Irizpideak nola indartzen dituen aurkezten ditugu.
EFQM Eredua eta Hobekuntzarako Metodologiak