|
EUSKALITen Laguntzaileak Sektoreka:
Nahi izanez gero, EUSKALITekin lan egin dezakezu gure xedea garatzen.
1.
EAE-an beraien jarduera garatzen duten erakunde publiko edo pribatuak
eta profesional independente guztiak EUSKALITen 'Laguntzaile' izan daitezke eta Erabateko Kalitatearen Kulturarekin barne konpromiso
bat dute.
2.
Erakundearen izaera eta EAE-an lan egiten duten bertako pertsona kopuruaren arabera ezarritako kuota bat ordaindu behar dute. Elkarte, profesionalen elkargoak, korporazio eta antzeko erakundeen kasuan hauen langile kopurua kontutan hartuko da.
3.
Kuota urte natural bakoitzeko ordainduko da, eta indarrean egongo da urtarriletik abendura. 2011rako kuotak honako hauek izango dira:
- Kuota Euskadiko Laguntzaileentzat.
- Kuota Euskaditik kanpoko Laguntzaileentzat.
Informazio gehiago nahi izanez gero,
jar zaitez gurekin harremanetan.
Euskadikoa baldin bazara eta Euskaliten laguntzaile bilakatu nahi baldin baduzu,
sakatu hemen,
eta bete hurrengo formulario honetako datuak.
Euskaditik kanpokoa baldin bazara eta Euskaliten laguntzaile bilakatu nahi baldin baduzu,
sakatu hemen eta bete beste honako formulario honetako datuak.
4. Laguntzaileek ondorengo onurez gozatuko dute 2011. urtean zehar:
- EUSKALITek antolatutako kurtso eta enpresetara antolatutako bisiten matrikuletako prezioen jaitsiera.
- EUSKALITen heziketa material eta argitalpenetan deskontuak.
- EUSKALITen gaurkotasunaren aldizkariaren harrera periodikoa.
- EUSKALITek antolatutako ekitaldi publiko eta bisiten inskribapenean lehentasuna.
- Autoebaluazio gidatua, Kanpoko kontraste eta Kanpoko ebaluazio zerbitzuak eskatzeko aukera.
- 5S Klub-ean antolatzen diren ekitaldietan parte hartzeko aukera.
- Euskalit-ek argitaratutako dokumentazioa web orrailadetik dohainik eskuratzeko aukera
-
- Adierazleen Baterietarako sarrera.
- EUSKALITek argitaratutako dokumentu guztien doako ale baten bidalketa.
- Bikaintasunaren Bilatzailera sarrera: Euskal erakundeen kudeaketa praktika aurreratuenak zure eskura gure web orrian.
- Kudeaketaren Kalitateari Euskal Sariaren urteroko emanaldi galara gonbidapena.
- EUSKALITen web orrian laguntzaile bezala agertzea.
|