|
Kanpo Kontrastea eta Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma
Kanpo Kontrastearen helburua zure erakundeko zuzendaritza taldeari autoebaluazioa egiteko orduan laguntza ematea da, ideiak eta praktika onak ekarriz eta kanpo ikuspegi bat jasoz.
Kontrastea…
- Doakoa da EUSKALITeko bazkide-laguntzaileentzat.
- Jasotzeko aurretik erakundeak kudeaketaren inguruan hausnarketa egin beharko du autoebaluazioa eginez, dauden ikuspegi desberdinekin: galdetegia, pro-forma, REDER matrizea, etab.), gutxienez erakundeko zuzendaritza taldearen parte hartzearekin.
- 1 edo 2 egunetan burutzen da, EUSKALITeko ebaluatzaile klubeko kideak zure zuzendaritza taldearekin batzen dira, denen artean kudeaketari buruzko hausnarketa egiteko, esperientziak elkartrukatuz.
- Lankidetza giroan egiten da, indarguneak eta hobekuntza arloak identifikatzen dira, hauetan eragiteko ideiak, praktika onak eta iradokizunak jorratuz.
- Azken produktu bat du, ebaluatzaile taldeak egiten duen “ikuspegi orokorra” izeneko dokumentua da. Dokumentu honetan erakundearen egungo egoera eta etorkizunean egin ditzakeenak jasoko dira.
Egindako kontraste batzuen argazkiak ikusteko sartu hemen
Kanpo kontrastearen informazio guztia jasotzeko sakatu hemen
Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma
Bikaintasunarekin Konpromiso Diplomaren helburua, EFQM eredua kudeaketa hobetzeko erabiltzen duten erakundeak aitortzea da. Erakunde guzti hauek Bikaintasunaren bidean lan egiteko konpromisoa hartzen dute.
Kanpo Kontrastea jaso ondoren hemen agertzen diren baldintzak bete ezkero, erakundeak Konpromiso Diploma jaso dezake. Hauek dira baldintzak:
- Erakundeak hiru autoebaluazio egin ditu gutxienez, azkena, behintzat, REDER matrizea erabiliz. Ebaluatzaile taldeak baieztatuko du behar besteko dedikazioa eskainiz eta behar den zuzentasunarekin egin dela.
- Erakundeko Zuzendaritza taldeko kide bat, gutxienez, EUSKALIT-eko Ebaluatzaile klubeko kidea da.
- Zuzendaritza Taldeak EFQM Ereduari buruzko prestakuntza jaso du.
- Ebaluatzaile taldeak egiaztatu du erakundearen zuzendaritzak Bikaintasunarekin konpromisoa duela.
Diploma, eskatzen den momentutik 2 urtez baliagarria izango da. 2 urte horiek pasatu ostean Kanpo ebaluazio zerbitzua eskatu edo beste Kanpo kontrastea bat jaso beharko da, Diploma berriztatzeko.
Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma eskuratu duten erakundeen zerrenda
Autoebaluazioa: nola eta noiz egin
Autoebaluazioak egiteko dauden era desberdinak ikusteko eta kontutan hartu beharreko elementuak zeintzuk diren jakiteko egin klik hemen.
|