Q-Epea
Kanpo Ebaluaketa EUSKALIT-ek EAE-ko erakunde eta enpresei kanpo ebaluaketa zerbitzua ematen die, EFQM Bikaintasun Eredua erreferentzi bezala izanik. OHARRA: 2010etik aurrera EFQM Bikaintasun Eredu berria erabiliko da kanpo-ebaluaketetan erreferentzi gisa (2010ekoa, alegia). Kanpo ebaluaketa erakunde baten kudeaketaren azterketa osoa eta sistematikoa da, erakunde horrekin inolako zerikusirik ez duten aditu independenteengatik eginda dagoena, ikuskera objektibo bat erakutsiz eta autoebaluaketa berarentzat kontrastaketa bezala balio duena. Kanpo ebaluaketaren etekin nagusia eskatzen duten erakundeek, lortzen duten ebaluatzaile-taldeak eginiko informea da. Informe honek beraien kudeaketaren kalitate maila eta hobetzeko arlo nagusiak, modu zehatzago batean ezagutzera laguntzen du. Beste aldetik, Eusko Jaurlaritzak kanpo ebaluaketan 400 puntuak gainditzen dituzten erakundeak Europar Ereduaren puntuazio-sistema jarraituz, Zilarrezko Q bereizgarriekin aintzat hartzen ditu eta Urrezko Q-arekin - Kudeaketaren Kalitateari Euskal Saria, 500 puntuak gainditzen dituztenei. EBALUAKETA MODUAK ->>> Ebaluazio-prozesua 75 orrialdeko memoriarekin. 2010erako Kanpo Ebaluazio Oinarriak irakurtzeko sartu hemen ->>> Ebaluazio Prozesua memoria laburtuarekin.BERRIA Laster izango ditugu prest Memoria laburutarekin kanpo ebaluazioa eskatzeko oinarriak
Kanpo Ebaluaketa