Aurten 19 erakundek Bikain Kanpo-Ebaluazioa jaso dute, hauetatik, 7k oinarrizko maila egiaztatu dute (200-399 puntu artean), beste 7k tartekoa edo zilarrezkoa (400-699) eta 5ek goi-maila edo urrezkoa (700-1000 puntu).
Ebaluatutako erakundeek txosten bat jaso dute, euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketaren berri emateko(txostenak 100 bat indargune eta hobekuntza arlo jasotzen ditu, garapen mailaren kuantifikazioarekin batera, 0tik 1000puntuetara).
Guztira, erakunde eta sektore desberdinetako 86 pertsonek parte hartu dute ebaluazioetan, 60-100 orduko dedikazioa eskainiz, doan, erakunde bakoitzari, hizkuntza kudeaketa hobetzeko helburuarekin.
2011n ebaluaturiko erakundeak eta Bikain ebaluatzaile kluba osatzen duten 250 profesionalak, gonbidatuta daude aurtengo ziurtagiriak emateko ekitaldira. Ekitaldi hau azaroaren 30ean burutuko da, Bilboko Guggenheim Museoan, Bikain osatzen duten guztioi egindako lana aitortzeko helburuarekin.
2011n aitortza jasoko duten erakundeak eta parte hartu duten ebaluatzaileen izenak ikusteko, sartu Bikain webguneko "aitortzak" atalean. Zorionak guztioi!
|