Otsaileko lehengo astetik aurrera EUSKALITeko webgune berria argitaratuko dugu.
2011ko azkeneko hilabetetan weba gaurkotu eta hobetzen egon gara, erakundeek kudeaketa hobetu eta berritu dezaten, eskaintzen ditugun zerbitzuetara bideratuz (bereziki Knowinn programa eta Diagnostikoak nabarmenduz).
Izugarri gustatuko zaizue!
11.12.22 2011 Kudeaketaren Kalitateari euskal Sariaren banaketa ekitaldia
22 erakundek, Eusko Jaurlaritzaren zilarrezko eta urrezko Q sariak jaso zituzten atzo Gasteizko Bakh-Baskonia Kirol Hirian, euren kudeaketaren... irakurtzen jarraitu.
EGA MASTER eta EUSKALIT Copenhageko Centre for Ledelse-Lidergorako Zentroarentzat erreferente izan dira Dinamarkako kudeaketa aurreratuaren promozio estrategia definitzeko.
Euskal erakunde biak bere esperientzia partekatzeko eta euskal erakundeen Bikaintasunari Europar sarian (EFQM Excellence Award) dituzten emaitza nabarmenak lortzeko gakoak, zein EGA MASTEReko nazioartekotasun eta berrikuntza estrategia azaltzeko.
Aner Garmendia EGA MASTEReko esku-erremintako Zuzendari Orokorra, bere nazioartekotasun esperientzia azaldu zuen, kuadeaketa praktika aurreratuak ezagutzeko daniar 50 enpresa zuzendarien aurrean. 100 pertsonez osoturiko arabako ETE hau, 150 herrietara esportatzen ditu bere produktuak.
Halaber daniar zuzendari hauek EUSKALITek garaturiko estrategiak ezagutu ahal izan zituzten, Euskadiko erakundeak 2000. urteaz geroztik 24 europar aitorpen lortzea baimendu dituztenak, ia Alemania eta Erresuma Batuko zenbaki bera, biak 30ekin.