|
XIV. KALITATE ETA BIKAINTASUNAREN EUROPAR ASTEA
"Kalitatearekin hasiz, Berrikuntzarekin jarraituz, Bikaintasuna lortuko dugu"
2010eko azaroaren 8tik - 19ra
Azaroan Europar Batasun osoan Kalitatearen Europar Astea ospatzen da urtero, kalitatearen hedapen eta sustapen ekitaldiak batzen dituen topagunea izanik Europa osoan zehar.
Zentzu honetan, EUSKALITek, urtero lez, gertaera hau koordinatzen du Euskadin. Joan den urtean 55 ekitaldi antolatu ziren 63 antolatzaileren esku. Aurten, Astearen XVI. edizioa gure erkidegoan azaroaren 8 eta 19 bitartean ospatuko da.
Astearen edizio honetarako aukeraturiko leloa honako hau da: "Kalitatearekin hasiz, Berrikuntzarekin jarraituz, Bikaintasuna lortuko dugu". Goiburu horrek esperientziak trukatzeak eta tokian tokiko eredugarritasunak duten garrantzia azpimarratu
nahi du, berrikuntza, gizarte erantzukizuna, iraunkortasuna, ezagutza eta elkarteen kudeaketaren Bikaintasuna osatzen duen gainerako elementu guztiak bultzatuko dituen ingurua lortzeko orduan.
Zure elkarteak aipatutako goiburua errealitate bilakatzen lagundu nahi badu, Euskadin burutuko diren Kudeaketaren Kalitate eta Bikaintasunaren XVI. Europar
Asteko ekitaldien antolatzaile gisa parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu. Bertan ate irekiko jardunaldiak, hitzaldiak eta mahai inguruak,
lan tailerrak eta esperientzien trukea izango dira, besteak beste. Antolatzaile izateko inskripzio epea, uztailaren 30ean bukatuko da.
|