EUSKALIT. Bikaintasunerako Euskal Fundazioa - Fundación Vasca para la Calidad Castellano Inglés
RSS
2008 Berrikuntza Urtea Euskadi Año de la Innovación - Q oro 2008 - Q plata 2007 - European Award EFQM
Iradokizunak eta Erreklamazioak Web Inkesta Web Mapa
EUSKALIT-en Bilatu
BERRIKUNTZA
ESPERIENTZIEN ELKARTRUKEA
Kalitate eta Bikaintasunaren Europar Astea
AURRERA EGITEKO LAGUNTZAK
BIKAINTASUNARI SARIAK
HEZKUNTZARAKO MATERIALAK
ESKABIDE-ORRIA

Eredua Hartzeagatiko Onurak

Beharbada hau da eredua hartzearen inguruko gehien erantzundako galdera "Nola dakizu emaitzarik duenik?". Galdera horren erantzun sendoetako bat, 2000. urtean, burututako azterlan luze batetik datorkigu, autoreak: Georgiako Institutu Teknologikoko Vinod Singhal doktorea eta Western Ontarioko Unibertsitateko Kevin Hendricks doktorea.

Bost urtetan zehar egindako azterlanean 600 kalitatearen saridun baino gehiago agertzen dira eta, oro har, euren akzio arrunten, ustiapen diru-sarreren, salmenten, salmenten gaineko itzultzearen, enpleguaren eta irabazi garbiaren gehikuntzak eta hobekuntza nabarmenak izan zituztela erakusten digu.

Singhal eta Hendricks doktoreek bi etekin finantzario alderatu zituzten: kalitatearen sariak irabazi zituzten ia 600 enpresena eta antzeko tamainako eta sektore bereko enpresen kontrol lagin batena. Bi taldeen ibilbideak aztertu zituzten bost urteko epean, lehen saria irabazi baino urtebete lehenago hasi eta saria jaso zutenetik lau urte beranduago amaituz.

Batezbeste, saridunek kontrol taldekoek baino gehikuntza handiagoak izan zituzten zenbait jarduera finantzariko adierazletan nabarmenki (1. irudia). Saridunek itzultzeko %44 altuagoa izan zuten akzioen prezioan, hazkundeko %48 handiagoa ustiapen diru-sarreretan eta hazkundeko %37 handiagoa salmentetan izan zuten kontrol taldekoekin alderaturik. Halaber, saridunek salmenten gaineko itzultzeko, enplegatu kopuruaren eta aktiboaren hazkundeko adierazleen emaitzak gainditu zituzten ere.

Malcolm Baldrigde edo europar Bikaintasun Eredu zein bestelako sari independente gisako sariak irabazi zituzten enpresek bezeroen sariak soilik irabazi zituztenak baino emaitza hobeak edukitzea aurkikuntza interesgarria izan da (2. irudia).

Estatistika doikuntzak egindakoan, sari independenteak irabazi zituztenek batezbesteko emaitza hauek lortu zituzten: %61 gehiago akzioen gaineko itzultzean, %73 gehiago eragiketek eragindako diru-sarreretan, %33 gehiago salmentetan, %17 gehiago salmenten gaineko itzultzean, %25 gehiago enpleguan eta %49 gehiago aktiboan, denak, bezeroen sariak irabazi zituztenen gehikuntzen oso gainetik izanik. Ebidentzia horrek argi erakusten digu zergatik enpresek europar Bikaintasun Eredu gisako irizpideak erabili beharko lituzketen planifikazioan, prestakuntzan eta ebaluazioan, eta zergatik gobernuek eta instituzioek horrelako sari ekimenak babestu beharko lituzketen.

Enpresa txikien uste orokorraren arabera, bikaintasunaren kudeatze ereduak aplikagarriagoak dira enpresa handietan. Azterketek dioskuten bezala, baliteke pertzepzio hori egiazkoa ez izatea. Estatistika doikuntzak egindakoan, sariren bat irabazi zuten enpresa txikiek batezbesteko %63 handiagotu zituzten ustiapen diru-sarrerak, %39 salmentak, %17 salmenten gaineko itzultzea, %21 enplegu mailak eta %42 aktiboak, denak, tamaina handiagoko sariak irabazi zituzten erakundeen gehikuntzen oso gainetik (3. irudia). Modu antzerakoan, aurkikuntzek adierazten digutenez arabera, kapital intentsibo baxuko saridunak kapital intentsibo altuko saridunak baino hobeto aritu ziren nabarmenki (4. irudia).

Laburbilduz, azterlan honetako emaitzek adierazten diguten bezala, kalitatearen eta bikaintasunaren zenbait saritako irizpide barnean dauden bikaintasun printzipioak egokiro hartzea erabaki ekonomiko ona da..


Copyright © 2008 EUSKALIT, Bikaintasunerako Euskal Iraskundea.
Baimen Guztiak Erreserbatuak. EUSKALIT. Bizkaiko Parke Teknologikoa. 206A Eraikina - 48170 Zamudio [Bizkaia]. 94 420 98 55 | euskalit@euskalit.net

Uvedoble Studio-k eginiko web orria

Agenda eta Ekintzak
Acceder
EZAGUTU GAITZAZU
Kontsultore Laguntzaileak
HARREMANETAN JARRI
EUROPAR ASTEA. ANTOLATZAILEENTZAT SARRERA
LAGUNTZAILEEN GUNEA
Laguntzaile kodea ahaztu duzu?
EBALUATZAILEEN
GUNEA