|
EFQM Eredua
Aurretiko printzipioak egituratu eta elkarrekin erlazionatu egin dira, Erabateko Kalitate Eredu gisa ezagutzen ditugunak sortuz. Zenbait eredu mota daude, eta beraien artean ondoko hauek nabarmentzen ditugu: japoniar eredua edo Deming, amerikar eredua edo Malcom Baldrige eta europar eredua edo EFQM, Bikaintasun gisa ezagutzen duguna eta European Foundation for Quality Management fundazioak garatua.
Ereduok berebiziko balioa duten tresnak dira ikusitako printzipioak kudeatzeko praktiken aplikazioan aurrera jo nahi duten erakundeentzat, hona hemen arrazoiak:
- Alde batetik erreferentzi ereduak direlako eta gure erakundea kudeatu ahal izateko kontuan izan behar ditugun alderdi guztiak ezartzen dituzte, beti ere aipatutako printzipioekin bat etorriz.
- Horrez gain, gure aurreratze maila jakiteko aukera ematen diguten ebaluazio ereduak direlako. Horretarako, autoebaluazio bat egin dezakegu edo bestela kanpo ebaluazio bat jaso.
Dinamikotasuna dugulako europar Bikaintasun Ereduaren ezaugarri bat, eta hein horretan, eboluzionatu eta inguruko aldaketetara egokitzen da. Ehunka adituren ekarpenek aberasten dute eredua urtero.
Horrela, egindako azken ikuskapenetan 2003. urteko eredura garamatzaten zenbait hobekuntza sartu dira, egokitzapenak eta bertsioak sektore hauetan eginez:
- Enpresa handietan.
- Enpresa txiki eta ertainetan.
- Sektore publikoarentzat eta Boluntariotzako erakundeetan.
Eredua edozein enpresa edo erakundetan aplika daiteke inolako arazorik gabe, nahiz sektore pribatuan nahiz publikoan, ospitaletan, ikastetxeetan, udaletan, irabazi asmorik gabeko entitateetan eta, jakina, enpresa txiki eta ertainetan, nahiz industrialak nahiz zerbitzukoak izan, baita enpresa txikienetan edo erakunde txikietan ere.
El Modelo
Europar Bikaintasun Ereduak ondorengo premisa du oinarritzat:
"
" Bezero eta enplegatuen asebetetzea eta eragina gizartean lortzeko, politika eta estrategia. Erakundeko pertsonak, aliantzak eta baliabideak eta erakundeko emaitzen bikaintasuna lortzeko prozesuak bultzatzen dituen lidergoaren beharra dago ".
Grafikoan adierazita, printzipio horrek hurrengo eskema agertzen du:

Eragile taldearen irizpideek ondo deskribatzen digute zeintzuk diren edozein erakunde zuzen kudeatzeko garatu beharreko alderdiak. taldeko irizpideek aurreratze maila jakiteko edozein erakundek neurtu beharreko alderdiak identifikatzen dizkigute.
Erakundeen erabilpenetik erator daitekeen onurarik garrantzitsuena, besteak beste, alderdi indartsuak eta hobekuntza arloak identifikatzea da, hobekuntza bidetik aurrera jotzeko aukera emanez.
Europar Bikaintasun Ereduak kudeaketaren alderdi MODERNOAK posizionatu eta elkarren artean erlazionatzen ditu era antolatuan, hala nola:
Ezagutza eta informazioaren kudeaketa.
Berrikuntza, teknologia eta sormenaren kudeaketa.
Bestalde, alderdi KLASIKOEKIN, denboran lehenagokoak badira ere, kontzeptualizazioari eta garapen metodologikoari dagokienez ez dira garrantzi gutxikoak, ezin gara deskuidatu, hona hemen batzuk:
- Estrategiaren kudeaketa.
- Barne komunikazioa
- Arrisku ekonomiko eta finantzarien kudeaketa.
- Lan segurtasuna.
- Modelo EFQM Ereduak kudeaketaren elementu horiek ordenatu eta elkarren artean erlazionatzeko aukera ematen digu.
Eredua hartzeagatiko onurak
Autoebaluazioa eta Urteko Kudeaketa Plana
Hobekuntzarako Metodologiak ikusi
|