|
1 - Zer dira EUSKALIT-eko Adierazle Sortak?
EUSKALIT-en Adierazle Sorten helburua EFQM eredua erreferente gisa duten erakundeek euren datuen elkartrukea egin ahal izatea da, bere sektoreko hoberena identifikatuz eta baita ere praktika hoberenak ezagutzea.
Adierazle Sorta hauek erakundeko pertsonen eta bezeroen asebetetzea, gizartean izandako eragina eta bere emaitza klabeak neurtzen dituzte, eta aldi berean alderaketa eta ikaskuntzarako iturri ezin hobea dira.
Adierazle Sorta hauetan parte hartzeak abantaila ugari ditu zure erakundearentzako: EFQM ereduaren arabera enpresa bateko kudeaketa neurtzeko erabil daitezkeen adierazleak ezagutzea, beste batzuen emaitzak ikustea, antzeko erakundeen aurrean nola gauden ikusteko aukera eta azkenik emaitza hoberenak dituzten erakundeak identifikatu, horiekin kontaktuan jarri eta ikaskuntzan aurrera jarraitzea hoberenen bidez.
2- Adierazle Sortan parte hartzeko baldintzak
Elkartruke honetan EUSKALIT-en kolaboratzaile diren Hezkuntza Zentro eta Irabazirik Gabeko Erakundeek parte hartu dezakete. Zure erakundea EUSKALIT-en kolaboratzaile den jakin nahi baldin baduzu egin klik hemen.
Gainera, Adierazle Sorta honetan parte hartzen duten erakundeak honako puntuak errespetatzera konprometitzen dira:
- Item desberdinetako erakundearen datu errealak publikoak egitea adierazle sortaren parte hartzaileen artean.
- Asebetetzea neurtzen duten item-etan 0-10 eskala erabiltzen ez den kasuetan EUSKALIT-ek proposatutako konbertsioa aplikatu (adibidez 1etik 3ra, 1etik 5era, etab. kasuetan).
- Kontakturako pertsona bat proposatu praktika onak sakontzeko orduan, erakundea bisitatzeko etab.
Erakunderen batek aipaturiko konpromisoren bat betetzen ez duela ikusten bada, EUSKALIT-ek erreminta honetarako sarbidea eragozteko eskubidea izango du.
3- Adierazle Sortetan parte hartzeko jarraibideak
1go Urratsa. Izen ematea nola egin.
Hurrengo botoian sakatuz gero, Adierazle Sortan inskribatu ahal izango zara. Izen ematea egiten duzunean mezu elektroniko bat jasoko duzu altaren berri emango dizuna eta Adierazle Sortan sartzeko beharrezko den erabiltzailearen izena eta pasahitza ere adierazten duena.
2. Urratsa. Nola sartu zure datuak eta nola ikusi erakunde parte hartzaile guztienak.
Behin inskripzioa eginda, otsailaren 9-tik aurrera, EUSKALIT-en Adierazle Sortan sartu zaitezke. Hemendik zure datuak sartu, erakunde guztien datuak ikusi (martxoaren 1etik aurrera) eta bitarteko desberdinetatik ikasten jarraitu (Bikaintasunaren bilatzailean sakonduz, erakunde parte hartzaile 'hoberenekin' kontaktatuz, etab.). Hemen sakatu baino ez duzu eta zure erabiltzaile izena eta pasahitza sartu.
|