QFD - QUALITY FUNCTION DEPLOYMENT
QFD - a
(Quality Function Deployment edo Kalitatearen funtzioaren zabaltzea),
bezeroaren ahotsa jaso eta produktu edo zerbitzu baten diseinu eta garapen
aldi guztietan bildu ahal izateko prozesu egituratu eta metodiko bat bezala
definitu daiteke. QFD - a Japonen 60 urteetan hasi zen eta hasiera batean arazoak
hantzemateko zuzenduta zegoen. Beranduago aurreko aldietan ezartzen hasi zen,
produktuen diseinuan adibidez.
Tresna honen garapenean gehien lagundu duen aditua Yoji Akao irakaslea da,
Hosin Kanri metodologiaren bultzatzailea izateaz ere ezagutua. 1978.an, Akao
irakasleak QFD - ari buruzko lehengo textua argitaldu. Handik aurrera, Estatu
Batuen bidez Mendebaldeko herrialdeetan barneratzen hasi zen, non General Motors,
Ford eta Xerox izan ziren jakintzagai hau ezartzen eta zabaltzen hasi zirenak.
QFD - a bezeroaren beharrak zeintzuk diren ikertzen, bere ahotsa entzuten,
honek zer nahi duen jakiten eta ondoren, guzti hau produktu edo zerbitzu baten
kalitate-ezaugarrietan eraldatzen saiatzen da, hau da, aurreikuspen horiek nola
asebetetzean oinarritzen da. Hori dela eta tresna honek, PROZEZUAK (5),
EMAITZAK BEZEROETAN (6)eta
EMAITZA GARRANTZITSUAK (9) irizpideetan eragina dauka.
|
|
|