ZER DA ETA ZEINEK OSATZEN DU Q-EPEA:

Q-EPEA, kuduekateko Bikaintasunaren bilaketan konpromisoa duten Euskadiko zenbait herri erakundek osatutako taldea da (Administrazioa esta enpresa publikoak). 2002an, EUSKALIT - Kalitaterako Euskal Erakundearen laguntzaz, elkarrekin burututako jarduerekin hasi ziren, kudeaketako praktika egokiak konpartitzeko esta zabaltzeko, laneko dokumentazioak modu irekian trukatzeko, aurreratutako beste erakunde publiko eta pribatuetako zuzendaritza taldeetako kideak gonbidatzeko, esperientziak konpartitzeko eta aurrerapen horiek beste herri erakunde batzuetara hedatzeko asmoz jende aurreko ekitaldiak antolatzeko.

XEDEA

Q-EPEA, kuduekateko Bikaintasunaren bilaketan konpromisoa duten Euskadiko zenbait herri erakundek osatuko taldea da (Administrazioa eta enpresa publikoak), eta helburu bikoitza du:

- Gure erakundeen kudeaketaren hobekuntzan aurrera egitea, ikasketa konpartituaren bitartez.
- Kalitatearen kultura sustatzea euskal sektore publikoan.

IKUSPEGIA

Q-EPEAK ezaguna izatea nahi du Euskadin eta Euskaditik kanpo, kudeaketa aurreratuaren esparruan erreferentzia den herri erakunde talde gisa, horrela laguntza eman ahal izateko Euskadiko herri erakundeen kudeaketaren modernizazio prozesuari.

BALIOAK

Gure Xedea aurrera eraman ahal izateko honako balio hauek hartuko ditugu oinarri gisa:

IKASKETA KONPARTITUA: informazioa eta ezagutza modu aktiboan konpartitzeko borondatea, baina, halaber, informazioaren gaineko ardura erakutsiz.
ELKARLANA: beste pertsona eta erakunde batzuekin elkarlanean aritzea, kudeaketako Bikaintasuna Iortu ahal izateko.
ERRESPETUA PERTSONEI ETA ERAKUNDEEI: erakunde bakoitzaren esfortzua eta ekarpenak aitortzea, bakoitzak aurrera egiteko duen erritmoa kontuan izan gabe.

Q-EPEAko PARTAIDEAK:

Arabako Foru Aldundia
Bilboko Udaletxea
Durangoko Udala
EJIE
Eusko Lege Biltzarra
Getxoko Udaletxea
Vitoria-Gasteizko Udaletxea
Bizkaiko Foru Aldundia: Ogasun eta Finantzako Departamentua, Gizarte-Laguntzarako Foru Institutua eta Lantik
Gipuzkoako Foru Administrazioaren Kalitaterako Zuzendaritza Orokorra
Ertzaintzako Ikuskaritza Orokorreko Alorra
EITB
Eusko Jaurlaritza: Administrazioa Eraberritzeko Bulegoa
IHOBE
IVAP
Osakidetza
SPRI
VISESA





Aurkezpena

Egitaraua

Txostenemaileak

Txostenak

II Praktika Onerari Saria

Antolatzaileak - QEPEA

Lekua - Europa Jauregia

Hotelak, jatetxeak eta bidaiak

Antolakuntza teknikoa

Argazkiak

Castellano

2006 Biltzarreko orrialdera sartu



TISA
ALAVA
Siervas de Jesús, 27-1º
01001 Vitoria-Gasteiz
Tel: 945 28 91 88
Fax: 945 27 53 46
e-mail: tisavitoria@tisa.e.telefonica.net