|
ZER DA ETA ZEINEK OSATZEN DU Q-EPEA: I. Kongresu hau antolatzearen ideia Q-EPEA taldean sortzen da. Q-EPEA, kuduekateko Bikaintasunaren bilaketan konpromisoa duten Euskadiko zenbait herri erakundek osatutako taldea da (Administrazioa esta enpresa publikoak). 2002an, EUSKALIT - Kalitaterako Euskal Erakundearen laguntzaz, elkarrekin burututako jarduerekin hasi ziren, kudeaketako praktika egokiak konpartitzeko esta zabaltzeko, laneko dokumentazioak modu irekian trukatzeko, aurreratutako beste erakunde publiko eta pribatuetako zuzendaritza taldeetako kideak gonbidatzeko, esperientziak konpartitzeko eta aurrerapen horiek beste herri erakunde batzuetara hedatzeko asmoz jende aurreko ekitaldiak antolatzeko. XEDEA Q-EPEA, kuduekateko Bikaintasunaren bilaketan konpromisoa duten Euskadiko zenbait herri erakundek osatuko taldea da (Administrazioa eta enpresa publikoak), eta helburu bikoitza du: - Gure erakundeen kudeaketaren hobekuntzan aurrera egitea, ikasketa konpartituaren bitartez. - Kalitatearen kultura sustatzea euskal sektore publikoan. IKUSPEGIA Q-EPEAK ezaguna izatea nahi du Euskadin eta Euskaditik kanpo, kudeaketa aurreratuaren esparruan erreferentzia den herri erakunde talde gisa, horrela laguntza eman ahal izateko Euskadiko herri erakundeen kudeaketaren modernizazio prozesuari. BALIOAK Gure Xedea aurrera eraman ahal izateko honako balio hauek hartuko ditugu oinarri gisa: IKASKETA KONPARTITUA: informazioa eta ezagutza modu aktiboan konpartitzeko borondatea, baina, halaber, informazioaren gaineko ardura erakutsiz. ELKARLANA: beste pertsona eta erakunde batzuekin elkarlanean aritzea, kudeaketako Bikaintasuna Iortu ahal izateko. ERRESPETUA PERTSONEI ETA ERAKUNDEEI: erakunde bakoitzaren esfortzua eta ekarpenak aitortzea, bakoitzak aurrera egiteko duen erritmoa kontuan izan gabe. Q-EPEAko PARTAIDEAK: Bilboko Udaletxea Durangoko Udala Getxoko Udaletxea Gasteizko Udaletxea Bizkaiko Foru Aldundia: Ogasun eta Finantzako Departamentua, Gizarte-Laguntzarako Foru Institutua eta Lantik Gipuzkoako Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentua Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko Bizkaiko Zuzendaritza Probintziala Ertzaintzako Ikuskaritza Orokorreko Alorra EITB Eusko Jaurlaritza: Administrazioa Eraberritzeko Bulegoa IHOBE IVAP SPRI VISESA |
Aurkezpena Egitaraua Praktika Onei Saria Hizlariak Antolatzaileak - QEPEA Lekua - Euskalduna Jauregia Izen-ematea Hotelak, jatetxeak eta bidaiak
|