|
AURKEZPENA: ONGI ETORRIAK HERRI ADMINISTRAZIOETAKO KUDEAKETAREN BIKAINTASUNARI BURUZKO III. KONGRESURA 2010ko ekainaren 3an eta 4an, Kursaal Jauregia, Donostia-San Sebastián KONGRESUAREN HELBURUA 2006an eta 2008an ospatutako edizioetan lortutako parte-hartze arrakastaren eta aurkezpenen kalitatearen ondoren, helburua foro hau estatu mailako erreferente gisa finkatzea da, Herri Administrazioetako kudeaketaren Bikaintasunari buruzko esperientziak eta metodologiak konpartitzeko. Aurreko edizioetan bezala, tokiko, foruko, erkidegoko, estatuko eta nazioarteko administrazioetako hainbat alorretako kudeaketa jardunbide on zehatzak eta kontrastatuak dituzten arduradunak izateaz gain, herri administrazioko kudeaketak dituen erronkei buruz gogoeta egitera eramango gaituzten kanpoko adituak ere izango ditugu. Parte hartzaileek aukera desberdinak izateko, Kongresuak osoko bilkurak izango ditu, saio paraleloak, eta hasiera ekitaldi bat Praktika Onenari Sarira aurkeztutako kudeaketa esperientzia aurreratuen aurkezpenekin. OHOREZKO BATZORDEA Patxi López jaun txit argia, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria Markel Olano jaun txit argia, Gipuzkoako Diputatu Nagusia José Luis Bilbao jaun txit argia, Bizkaiko Diputatu Nagusia Xabier Agirre jaun txit argia, Arabako Diputatu Nagusia Odón Elorza jaun txit argia, Donostiako Alkatea Jokin Bildarratz jaun txit argia, EUDEL-eko presidentea Txema Gisasola jaun txit argia, EUSKALIT-eko presidentea ANTOLAKUNTZA BATZORDEA Paz Simón eta Ana Pérez, Gipuzkoako Foru Aldundia (Modernizazioko Zuzendaritza Orokorra) Joseba K. Pérez de Heredia, IVAP Javier Bárez, Vitoria-Gasteizeko Udala Iñigo Bilbao, Getxoko Udala Iñaki Elexalde, Ertzaintza Amagoia Ibarrondo, Ayuntamiento Bilbao/ Bilboko Udala Terese García eta Nerea Obieta, EUSKALIT ANTOLAKUNTZA TEKNIKOA TISA GIPUZKOAKO BULEGOAK Askatasun Etorbidea, 17-19 – 5., 1B lokala 20004 Donostia-San Sebastián Tel: 943 43 11 57 Fax: 943 42 21 24 e-mail: tisa-congresos@tisasa.es |
Aurkezpena Egitaraua Txostenemaileak Txostenak III Praktika Onerari Saria Antolatzaileak - QEPEA Lekua - Kursaal Jauregia Hotelak, jatetxeak eta bidaiak Antolakuntza teknikoa Argazkiak
|