PRAKTIKA ONENARI SARIA 2010

GAIA: GURE GIDA. EZAGUTZAREN KUDEAKETA Herri administrazioetako III kongresuan berriro ere Praktika Onenari Sariaren deialdi berri bat antolatuko da.

Parte hartzen interesa duten erakundeei 2008ko irabazlearen aurkezpena adibide gisa ematen diegu: Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saileko Bulego Deszentralizatuak.

bajar archivoAurkezpena jaitsi

Baldin eta orain dela gutxi hobekuntza-proiekturen bat egin baduzue, denbora eta ahaleginak inbertituz eta zuen kideak edo/ eta herritarrak proiektuan sartuz, eta, parte hartu nahi baduzue, hemen aurki dezakezue lehiaketaren-faseen berri:

Martxoak 8 Parte hartu nahi duten organizazioen KUDEAKETAREN PRAKTIKA ONEI BURUZKO FITXA jasotzeko azken eguna.
Martxoak 12 EUSKALITek aurrez hautatutako organizazioei (6-8) horren berri emango die.

Sariaren kandidatuak Hautatzeko Batzordean, Q-EPEA (Erakunde Publikoen Elkargune Aurreratua), IVAP eta EUSKALIT egongo dira ordezkatuta.

Aurrez hautatutako organizazioen txostengileek ez dute Biltzarraren matrikula ordaindu beharko (gehienez bi lagun organizazio bakoitzeko).
Apirilak 30 Biltzarrean Power Point baliatuta egingo den aurkezpena jasotzeko azken eguna.

Biltzarraren antolatzaileek aurrez hautatutako organizazioei irudiak eta argazkiak eskatuko dizkiete, eta, horren ondoren, paperean argitaratuko dituzte, Jauregiko sarreran erakusgai jartzeko, aurkezpenaren lagungarri.
Ekainak 3 Praktika Ona Biltzarrean aurkeztea (txostenak aurkezteko ordena zozketaren bidez erabakiko da, txostengile guztiak aurrean daudela).

Txosten bakoitza azaltzeko 12 minutu egongo dira.

Aurkezpen-saio bakoitza amaitzean, txostengileari galdera tekniko bat egingo zaio proiektua baloratzeko 4 irizpideetariko bati buruz, edo proiektuaren ikuspegi, hedapen eta berrikuspenari buruz. Txostengileak 3 minutu izango ditu erantzuteko.

Aurkezpen guztiak amaitzean, bertaratutakoek hautatuko dute boto bidez Praktikarik Onena, irizpide hauek kontuan hartuta:
1. Erabilgarria ote den beste organizazioentzat.
2. Originaltasuna.
3. Aurrerapen-maila Kudeaketan.
4. Bezeroentzako orientazioa.

Praktika Onenari Saria bertaratutakoek emandako botoak eta adituen komite batek emandako botoak (balorazio komiteaz eta gonbidatutako aditu batez osatua), bakoitzak %50 bezala kontutan izanda, emango da.
Ekainak 4 ”Praktikarik Onenari” Saria (2010) irabazleei ematea






Aurkezpena

Egitaraua

Txostenemaileak

Txostenak

III Praktika Onerari Saria

Antolatzaileak - QEPEA

Lekua - Kursaal Jauregia

Hotelak, jatetxeak eta bidaiak

Antolakuntza teknikoa

Argazkiak

Castellano

2006 Biltzarreko orrialdera sartu



TISA
GIPUZKOAKO BULEGOAK
Askatasun Etorbidea, 17-19 – 5., 1B lokala
20004 Donostia-San Sebastián
Tel: 943 43 11 57
Fax: 943 42 21 24
e-mail: tisa-congresos@tisasa.es